Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frank, Ilya Mikhailovitx

Fisikari errusiarra (San Petersburgo, 1908 - San Petersburgo, 1990). Sobiet Batasuneko Zientzia Akademiako Fisika Institutuan aritu zen lanean. Txerenkov erradiazioaren ondorioak interpretatzen eta adierazten lagundu zuen. Lan hori zela-eta, 1958an, Fisikako Nobel saria irabazi zuen, Igor E. Tammekin eta Pavel A. Txerenkovekin batera.