Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jacquard, Joseph Marie

Frantses asmatzailea (Lyon, 1752 - Oullins, 1834). Bere izena duen ehundegia asmatu zuen. Aldaketa handiak eragin zituen ehungintzan, eta ehundegi automatikoen oinarriak ere ezarri zituen. Lehenengo prestaketak 1790ean egin zituen, baina Frantziako Iraultza iritsi zenean bertan behera utzi zituen ahalegin haiek. 1805ean asmatu zuen bere izena izango zuen ehundegia; 1806an bere tresna jabetza publikokoa izango zela deklaratu zuen gobernuak. Hasieran, lanpostuak galtzeko beldurrez, aurkakoak izan zituen Jacquard-en asmaketa horrek, eta Lyongo ehuleek makinak erre zituzten. Dena den, 1812an mota honetako 11.000 ehundegi erabiltzen ziren Frantzian, eta 1820. urte inguruan Ingalaterrara zabaldu ziren.  v  Jacquard-en ehundegia. Ehundegietako mekanismoa, irazkiko hariei eragiteko eginkizuna duena, eta ehunean nahi diren marrazkiak egiteko aukera ematen duena.