Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oskar IIa

Suediako eta Norvegiako erregea (Stockholm, 1829 - Stockholm, 1907). 1872tik 1907 arte izan zen Suediako errege eta 1872tik 1905 arte Norvegiako errege. Oskar I.aren seme eta bere anaia Karlos XV.aren ondorengoa izan zen. Suediako eta Norvegiako lurraldeak bereizi zituen eta Norvegiaren burujabetasuna onartu behar izan zuen, Norvegiako legebiltzarraren eskakizunaz.