Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wilkinson, Geoffrey

Ingeles kimikaria (Todmorten, Yorkshire, 1921 - 1996). Kanada, Kalifornia, Massachusetts, Harvard eta Londresen lan egin zuen. Alkenoen katalisi sistema bat aurkitu zuen, kimika organiko eta ez-organikoan garrantzi handia izan duena eta industrian erabilera asko dituena. 1973an Kimikako Nobel saria irabazi zuen Fischer-ekin batera, konposatu organometalikoez egindako lanengatik.