Erdi Aroko musika






Historikoki Erdi Aroak Erromatarren inperioaren erortzetik (K.o. 476) Konstantinoplaren jaustea arte (1453) edo Amerikaren konkista (1492) hasi zenera arte hartzen du.

Erdi Aroa fedearen aroa izan zen eta iluntasuna izan zen nagusi. Beldurrez eta sinesmenez betetako mundua. Eta garai honetan, erlijioa ezinbesteko osagaia izan zen arte eta kulturaren adierazpen guztietan, baita musikan ere.

Kantu Gregorianoa: musika erlijiosoa


Erdi Aroko musika, batez ere, erlijiosoa izan zen, egiten ziren lan gehienak Elizarentzat (Erromako elizarentzat) baitziren. Erlijioaren indarrak musika liturgikoa (mezatarakoa) garatzea ekarri zuen, eta “kantu gregorianoa” da horren lekuko. Garaiko musika profanoari aurre egiteko eta Europan liturgia desberdinetan kantatzen ziren abestiak batzeko, instrumentuen laguntzarik gabe kantua maila gorenera eraman zuen eliza kristauak. Kantu gregorianoaren sortzailea Gregorio I.a Handia (540-604) aita santua izan zen.

Beraz, kantu gregorianoa (cantus gregorianus) Erdi Aroan sortu zen musika liturgikoaren mota bat da, erritu katolikoan meza laguntzeko eta latinez egindakoa eta monasterioaren barruko bizitzarekin eta beneditar ordenarekin lotutakoa. Gaur egun nahikoa galduta egon arren, tradizioa mantentzen da besteak besteLeire (Nafarroa) Santo Domingo de Silos (Burgos) eta Ganagobieko (Proventza Garaiko Alpeak) monasterioetan.
 EZAUGARRIAK:
  • Kantu monodikoa edo melodia bakarrekoa, ahots batek ala gehiagok abestua.
  • Latinez kantatzen da, Eliza katolikoaren hizkuntza ofiziala delako.
  • Erritmo libre eta uniformea du: nota guztiek balio berdintsua dute.
  • Esaldi musikal bakoitza amaitatakoan atsedenaldi txiki bat dago.
  • Ahotsak bakarrik azaltzen dira (a capella esaten zaio).
  • Kutsu baketsu eta lasaia dauka.
  • "Pneuma" izeneko zeinuak erabiltzen dira musika hau tetagraman idazteko.

Musika profanoa: juglareak eta trobadoreak


Erdi Aroan musika erlijiosoa izan zen batik bat, baina izan zen, halaber, musika profanoa, hau da, herri-musika, juglareek eta trobadoreek eskaintzen zutena. Juglareen eginkizuna, kantatzea eta dantzatzea eta mila komeria egitea zen, baina ez musika sortzea. Trobadoreak, berriz, musika sortzaileak eta kantariak ziren. Trobadoreak Proventzako okzitaniera erabiltzen zuten eta gai nagusiak, maitasun platonikoak eta batailetan edo gerretan gertatutakoak izaten ziren.

Gaur egun ez dira ezagutzen Erdi Aroko abesti profano asko, baina abesti horiek gaitzesten zituzten eliz ediktu ugariek errepertorioa oso zabala izan zela ematen dute aditzera.