Hildegard von Bingen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hildegard Von Bingen (1098ko irailaren 16a-1179ko irailaren 17a). Alemaniar abadesa, buruzagi monastiko, mistiko, iragarle, mediku, musikagile eta idazlea.

Familia noble bateko alaba, txikitatik agerpenak ikusten zituen, Elizak gerora Jainkoak eraginak zirela konfirmatuko zituenak. Gurasoak, kezkatuta, Disibodenbergeko konbentura entregatu zuten, non latina, grekoa, liturgia, musika eta natur zientziak ikasi zituen. 18 urterekin moja egin zen. 1136an konbentuko zuzendaritza hartu zuen eta 42 urterekin, agerpenik bortitzena nozitu zuen, non bere irudipenak predikatzeko agindua jaso zuen.

Hortik aurrera, bere esperientziak idazten hasi zen. Bere bederatzi liburuetatik Scivias, mistikaren ingurukoa; Liber Vitae Meritorum, etikaren buruzkoa eta Operatione Dei teologiaren ingurukoa nabarmentzen dira. Idazteaz gain, gregoriar musika konposatu zuen, hirurogeitamazazpi kanta eta Ordo Virtutum opera idatzi zituen.

Ikusitako agerpenak Elizak benetakotzat jo zituen arren, erakunde honen eta Hildegarden arteko arremana ez zen beti oso ona izan, mojak bere ustelkeria eta erruki eza salatzen baitzituen. Eva, oinarrizko bekatuaren erruduntzat jotzen zena, errugabe zela esatera ausartu zen, deabruak engainatua izan zela hau bere bizia sortzeko ahalmenagatik inbidiaz jota omen zegoelako. Hau gutxi balitz, harreman sexualak batasun espiritual gisa aurkezten ausartu zen. Gatazkaren unerik gogorrena, Hildegardek eta bere konbentuko mojek iraultzaile gazte bat ehortzi zutenean eman zen. Gaztea deskomekatua zegoen eta Elizaren arabera, ez zuen hilobiratzea merezi. Hau dela eta, Hildegardi musika ekoiztea debebatu zioten (gerora barkatu zioten arren). 90 urtetik gora zituela hil zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hildegard von Bingen Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.