Napoleon Bonaparte

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau frantziar militar, agintari eta enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Napoleon (argipena)».
Napoléon Bonaparte
Napoleon Bonaparte

Imperial Standard of Napoléon I.svg
Frantziako Enperadorea
1804 – 1814
1815eko martxoaren 20 – ekainaren 22
Aurrekoa Bera lehen kontsul gisa
Ondorengoa Luis XVIII.a

Arms of the Napoleonic Kingdom of Italy.svg
Italiako Erregea
1805 – 1814
Aurrekoa Bera presidente gisa
Ondorengoa Azkena Erresumaren deuseztatu zen

Jaiotza 1769ko abuztuaren 15a
Ajaccio, Korsika
 Frantzia
Heriotza 1821eko maiatzaren 5a
Longwood, Santa Helena
Erresuma Batua Britainiar Inperioa
Ezkontidea Josefina
Maria Luisa
Seme-alabak Napoleon II.a
Sinadura Napoleon Bonaparte-ren sinadura


Napoleon Bonaparte (Ajaccio, Korsika, 1769ko abuztuaren 15aSanta Helena, 1821eko maiatzaren 5a) militar frantsesa zen, frantsesen enperadore izatera iritsi zena.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Bonaparte, Napoleonen aita, nekazari eta merkatari garrantzitsua izan zen XVIII. mendeko erdialdean. Ama, Maria Laetizia Ramolino, 14 urterekin ezkondu zen eta zortzi seme-alaba ekarri: Joseph (1768), Napoléon (1769), Lucien (1775), Élise (1777), Louis (1778), Pauline (1780), Caroline (1782) eta Jerôme (1784).

Frantzia Korsikaz jabetu zenean, Bonaparte familiak erresitentzia mugimenduetan parte hartu zuen, baina hura ez zen traba izan Napoleonen aita menperatzaile berriengana hurbiltzen hasteko, batez ere korsikarrek Pone Nuovon (1769) jasan zuten porrotaren ondoren, eta gobernadore frantsesaren konfiantza lortu zuen. Hori dela eta, aitak gobernadorearen laguntzaz lortu zuen Napoleoni beka bat ematea Brienne-ko Eskola Militarrean sartu eta ikasketak Parisko Eskola Militarrean buka zitzan; han, matematiketan trebea zela bakarrik jakin dezakegu. Horregatik, Parisko Eskola Militarran 58 ikasletatik 42. postuan graduatu zen, bigarren teniente maila lortuta. Hasieran, kuartel askotatik ibili zen (Valence, Lyon, Douai, Auxonne) eta denbora libre guztia irakurtzen pasatu zuen, Rousseau, Mably, Voltaire edo Necker-ren lanak aurrena eta gero taktika militarrei buruzko liburuak, hala nola, Alexandro Handia, Julio Zesar eta Federiko II.aren biografiak tartekatuz.

Lehen harreman politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napoleonen aita hil ondoren (1789), Bonaparte familia ekonomiaz larri ibili zen. Anai-arrebek arazoak izan zituzten ikasketak bukatzeko. Hala ere, Josef abokatu izan zen; Elisa Saint-Cyr (Parisen) eskolan sartu zen; Lucien, Brienneko Eskola Militarrean; eta Luis, eskola batean. Iraultzaren ondorioz, politikan sartu ziren Josef eta Napoleon. Josefek eserleku bat lortu zuen Korsikako Kontseilu Nagusian eta Napoleon Guardia Nazionalaren teniente koronela izan zen.

Inperioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Frantziako Lehen Inperioa»

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1815ean garaitua izan zenetik, Ingelesen menpe geratu zen eta horiek Santa Helena uhartera atzerriratu zuten, Atlantikoko hegoaldean: han hil zen, 1821ean. Haren errautsak 1840. urtean Parisko Invalideseko Panteoi Nazionalera eraman zituzten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Napoleon Bonaparte Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Napoleon Bonaparte