gure gipuzkoa

Twitter

Euskara Hegaz, Euskal Irratiak 80 urte Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Blog - Ekimenak
GipuzkoaKultura-k idatzia   
Ostirala, 2012(e)ko otsaila(r)en 24-(e)an 09:16etan

Martxoaren 2an Gipuzkoan euskarazko irratsaio jarraituak ematen hasi zirela 80 urte beteko dira. Euskara uhinen bitartez hedatzen zela ez zen lehen aldia, aurretik 1925-27. urteetan euskarazko irratsaio solteak Bilbo eta Donostian gauzatu baiziren.

Euskarazko irratsaioen esatari eta kolaboratzaileak Unión Radio San Sebastianeko estudioan. Tartean Amale Arzelus speakera, Joseba Zubimendi, Luzear...

Irratien garapena Euskal Herrian, 1925-1933 urte bitartean. Euskarazko irratigintzaren historia Euskadi Irratiko webgunetik.

Hastapenak.

Irratiaren garrantziaz eta beharraz aspaldian ohartu ziren garaiko euskaltzaleak eta 1932ko martxoaren 2an gorpuztu zen aukera hori Unión Radio San Sebastián irratiaren asteroko euskarazko emanaldiekin. Irratsaioa asteazkenetan izaten zen eta ordu beteko iraupena zuen eta astero eskaini zen, etenik gabe 1934ko urrian Errepublikako gobernuak debekatu zuen arte. Gauzatutako 137 irratsaio horietan aurkitzen dira euskarazko irratiaren hastapenak.

Euskarazko lehenengo programazioa sortzeko eta garatzeko, garai haietan Euskal Herrian emititzen zuen irrati bakarrean, Unión Radio San Sebastián, irratiaren sustatzaileak Joseba Zubimendi eta Ander Arzelus tarte bat alokatu zuten. Astero eskaintzen zen saioaren zuzendaria Joseba Zubimendi zelarik, Luzearen laguntza izaten zuen. Bere aitarekin batera speaker eta aktoresa gisa Amale Arzelus neskatoa jardun zen, euskal irratiaren lehenengo emakume esatari eta aktoresa.

Amalek zortzi urte zituen irratsaioetan hasi zenean: Bere aitak, Ander Arzelus ‘Luzear’ek prestaturiko solasaldi eta bakarrizketak mikrofono aurrean zabaltzen zituen.

1935. urteko estropaden zuzeneko retransmisioa Joseba Zubimendirekin esatari gisa. Argazkiaren jatorria Kutxateka.com

Garaiko euskaltzaleen laguntzarekin gauzatu zen beti zuzenean egin behar zen irratsaioa. Hitza, abestia eta hitza dena zuzen-zuzenean gauzatu behar zen irratiaren mikrofono aurrean. Eta mikroaren aurrean, gaur egunean sinestezina litzatekeen harrigarrizko lagun taldea: Zubimendi eta Arzelus 'Luzear',  Joxe Ariztimuno 'Aitzol'. Xabier Lizardi, Telesforo Monzon, Emeterio Arrese, Orixe, Hemandorena, Toribio Alzaga, Beorlegi, BasarriElbira Zipitria, Dunixi, Tomas Garbizu, Aita Donostia, Aita Migel Altzo, Jean Lafitte,  Oxobi… saioko izarra izan zen Amale Arzelus, honen ama Amale Arrieta, eta hauekin batera emakume ugari: Mercedes Aranburu, Pepita Iribas, Salgera andrea…

Euskal irratsaioak arrakasta lortu zuen garaiko entzuleen artean, horren lekukoa dugu Estepan Urkiaga Lauaxetak irratsaioaren lehen urteurrenean idatzitakoa:

“Artzeluztar Amaletxu edonork darau bere abotsa entzun dogulako ez behin, sarritan baino. Zubimendi azkarra, Luzear eta abar geure adiskide egin dira. Eta zelan gero?  Irratijaren bidez! Holakorik entzuteko bere!”

Hasi berriak zirenean, Saratik Garmendia jaunak ongi etorria egin zien irratsaioei:

“Airetan dabiltzan egun mila deabru erderetan, sartu da azkenian euskara. Noiz izango dugu egun guziz?“

Urteak behar izan ziren helburua betetzeko, baina euskara jada hegaz zebilen, “arranoa baiño erosoago, arranoa baiño kementsuago hegaz dabilkigu”, -Luzearrek idatzi zuen moduan,-” irratia dela ta dabil gure euskera ttukuna hegaz”.

Joseba Zubimendiren funtsa

Joseba Zubimendiren idazlanak, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegian ale digitalizatua eskuragarri.

Joseba Zubimendiren familiak 2010ean bere funtsa dokumentalak Gipuzkoako Aldundiari eman zizkion eta Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian gordetzen dira. Berauk digitalizatze prozesuan daude eta berebiziko garrantzia dute Zubimendik euskal irratsaio horien guztien gidoiak gorde baizituen. Hemen bertan Koldo Mitxelena liburutegiko katalogoan jada Joseba Zubimendiren hainbat dokumentu eskuragarri jarri ditugu.

Joseba Zubimendik eta Ander Arzelusek hasitako lanari omenaldi gisa, eta euskal irratigintzaren historia ezagutzera emateko, bi egunetako jardunaldiak egingo ditugu Koldo Mitxelenan: Euskara hegaz, Euskal Irratiak 80 urte jardunaldiak:

Euskara hegaz, Euskal Irratiak 80 urte jardunaldiak

Data eta mugarri hori gogora ekartzeko Koldo Mitxelena Kulturunean jardunaldi hau antolatu dugu:

alt

Martxoak 1, osteguna, 19:30etan

Hitza irran, euskal irratsaioaren historia

Euskal irratsaioaren historia, Koldo Ordozgoiti

Euskara irratian, hedabide berri bat euskararentzat, Elixabete Garmendia

Irratiaren sorrerako garaia: Zubimendi, Luzear eta garaiko euskaltzaleak, Inazio Mujika Iraola

Joseba Zubimendiren funtsa: altxor bat gurean, Koldo Ordozgoiti

Eta, ostiralean, hilaren 2an, ordu berean:

Irratiaren zubia: Joseba Zubimendi, Ander Arzelus eta Amale Arzelus, irratiaren aitajaun eta amandretik egungoraino.
Ekitaldian partaide izango dira: Txaro Arteaga, Amale Arzelus, Mirene Zubimendi eta Koldo Ordozgoiti. Irratiaren zubia lehen irratsaioaren 80. urteurreneko egunean –eta ordu berean- eraikiko da; omenaldia eskainiko zaie irratia sortu zuten gizon emakumeei, bertan dela Amale Arzelus, eta uztardura egingo da euskal irratiaren ondorengo garapenarekin.

Edukiak: Argazkiak, loturak, idatziak...

Unión Radio San Sebastiáneko bidegileen makina bat informazio Interneten zehar sakabanatuta aurkitu daiteke. Honakoarekin, horietako zenbait atal bakarrean eskuragarri jartzen ditugu.

Loturak

"Conseguir una radio en euskera en 1932 fue un trabajo fuerte e importante" Koldo Ordozgoitiren elkarrizketa, Deia.com, 2012-02-15.

Euskarazko irratigintzaren historia eitb.com, 2012-01-30.

EAJ-8 Radio San Sebastián El Medio Sonoro blogean, 2008-12-28.

Euskal irratiaren 80 urteak ospatuko ditu Koldo Mitxelena Kulturuneak Hirian.com, 2012-02-14.

Euskarazko lehen irratsaioa Donostian egin zen, duela 80 urte Hirutxuloko Hitza, 2012-02-14.

"Euskara hegaz, euskal irratiak 80 urte" Jardunaldiak kmk.gipuzkoakultura.net

...

Argazkiak

Garai hartako argazki gehienak egun Kutxateka.com webgunean ikusi eta kontsultatu daitezke. Horietako zenbaitzu Kutxatekako erreportaien bitartezko sailkatzea errespetatuz hemen eskuragarri jartzen dizkizuegu. Argazki guztietan Joseba Zubimendi tartean ikusiko duzue.

REPORTAJE: Grupos de personas en torno a los micrófonos de "Unión Radio" instalados en un teatro. Niños en el patio de butacas

REPORTAJE: José Zubimendi (1898-1939) transmitiendo las regatas desde Igeldo para "Unión Radio San Sebastián"

REPORTAJE: Grupo de hombres en un locutorio de unión radio

REPORTAJE: Grupo de personas en el locutorio de "Unión Radio"

REPORTAJE: Grupo de niños en el locutorio de "Unión Radio"

REPORTAJE: Grupo de personas, entre ellas niños, visitando el locutorio de "Unión Radio"

Dokumentuak

Bidegileak bildumapean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 2009ko abuztuan publikaturiko Bidegileak Joseba Zubimendi Martirena aleak merezi du bistadizo bat botatzea.

Arestian aipatu dugun bezala, Koldo Mitxelena Kulturunearen Liburutegiko katalogoan Joseba Zubimendiren hamaika dokumentu kontsultatu daitezke.

Amaitzeko, euskarazko irratsaioei hasiera emateko erabiltzen zuten Jaiki-jaiki abestiaren pieza:

 

 
Kutxateka gurekin da Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Blog - Denetarik
GipuzkoaKultura-k idatzia   
Asteartea, 2012(e)ko urtarrila(r)en 03-(e)an 01:15etan

Aurreko postean aurreratu genuen bezala, Kutxa Fototekako lagunek Eguberrietako opariak Santamasetan aurreratu zizkiguten: Kutxateka.com atarian eskuragarri ditugu jada ia 500.000 argazki.

Kutxa Fototekak 2010ko udaberrian Gipuzkoa 2.0 ekimenarekin bat egin zuelarik, GureGipuzkoa.net atarian Car eta Marin Funtsak erabiltzaileekin partekatzea izan da horren adierazgarririk garbiena. Honekin Kutxa Fototekak pauso bat aurrerago doa eta kudeatzen dituen edukiak erakusteko tresna berria eskaintzen digu.

Gabarrón encallado en la playa de la Concha

CC BY-NC-ND-3.0-ES 2012. KUTXATEKA. FOTOCAR. Ricardo Martín.

Kutxa Fototekak pauso hau emateko garaian erabakitako zenbait irizpide erabiltzaile batzuei ezinegona eta zalantzak sorrarazi dizkiela ere ikusi dugu. Hala ere, ekimen berri orok bere hastapenetan hamaika zailtasun izaten ditu, ez soilik teknikoak, "ideologikoak" ere bai eta Gipuzkoa 2.0ren ildo nagusiekin 100% bat ez badator ere, nahiko genuke Kutxatekako arduradunek hartutako erabakia beste hamaika erakunde, agiritegi eta fototekak ere Kutxa Fototekaren bidea jarraituko balute.

Zenbait gai oraindik zuzentzeke dituela ez dago ukatzerik: argazki bat webgune, blog edo edozein baliabide elektronikoan erabiltzerakoan .html kode bat txertatzeko aukerarik ez izatea oso neketsua egiten dio erabiltzaileari eduki hori erabiltzea. Hala ere datozen hilabeteetan Kutxatekako lagunek gabezi hauek zuzentzeko neurriak hartuko dituztela zalantza izpirik ez dugu.

Zorionak eta ongietorria Kutxateka!

 
Gipuzkoa 2.0ren oinarri juridikoak Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Blog - Gipuzkoa 2.0
GipuzkoaKultura-k idatzia   
Asteartea, 2011(e)ko uztaila(r)en 12-(e)an 14:27etan

Azken hiru urte hauetan Gipuzkoa 2.0 filosofia pean makina bat ekimen martxan jarri ditugu martxan. Eta hauen guztien azken helburu nagusia euskarazko edukien atzigarritasun tekniko eta legala erabiltzaileekiko ahalik eta erosoena izan zedin saiatu gara. Lortzeko bidean gaudelakoan sinistuta gaude.

2009. urtean lehenengo emaitza praktikoa gauzatu genuenean -oinarrian, GureGipuzkoan erakusten hasi ginen Sigfrido Koch eta Indalecio Ojanguren argazki bildumen edukien egoera legala zehaztea- dena egiteke genuen: Zein lizentzia erabiliko dugu? Nor da eskubide legalen jabea? GFAko langileek sorturiko edukien egoera legala zein da? Dena ziren galderak.

Galdera hauei erantzuna eman nahiean, Kultura eta Euskara Departamentuak, -orain Kultura, Gazteria eta Kirola-  bultzaturiko Gipuzkoa 2.0 filosofia babesteko eta gorputza emateko balioko zuten oinarri juridikoak behar genituela jabetu ginen. Hemen duzue emaitza.

Oinarri juridiko hauek Kultura Departamentutik sortu badira ere, beraien aplikazioa eta gauzatzea Gipuzkoako Foru Aldundia bere osotasunean uztartzeko prestatu ditugu.

Gure irizpide tekniko eta legalak jarraituz, Iurismatica abokatu taldeak prestatu dizkigu oinarri juridiko hauek. 50 orri dira, beraz, udararako irakurtzeko mamia baduzue. Egun gaztelerazko bertsioa dago soilik eskuragarri, euskarazko bertsioa Euskara taldeko lagunek itzuli ahala hemen eskuragarri jarriko dugu.

Txostena eskuratzeko sakatu bere izenburuan:

Reutilización de la Información Pública y difusión del Patrimonio Cultural gestionado por la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Deskargatu, irakurri eta zalantzarik baduzue, kaso egin blogean bertan.

 
Kutxa Fototekan zerbaitetan ari dira... Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Blog - Denetarik
GipuzkoaKultura-k idatzia   
Astelehena, 2011(e)ko azaroa(r)en 28-(e)an 08:27etan

2009ko uztailean Kutxak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Gipuzkoa 2.0 egitasmora batzeko egin zuten ekimenak beste aurrerapauso bat ematekotan dela dirudi.

Urte horren amaiera aldera, Kutxak Marin eta Car Funtsetako ia 10.000 argazki eta Aranzadik Jesús Elóseguiren bilduma erabiltzaileokin partekatzeari ekin zioten. Kutxak kudeatzen dituen edukiak beraiek sortutako eta kudeatutako webgune berri baten bitartez partekatzeari ekin behar diotela dirudi.

Blog honetatik Kutxako Fototekak harturiko erabakia txalotu eta bere garrantzia azpimarratu nahiko genuke. Zerbitzu berriak izango dituen berezitasunak nabarmentzekoak dira, Mikel Astigarragaren hitzetan:

"El servicio que se daba in situ, en el local de la Fototeca, se prestará a partir de ahora en la web. Si antes se cobraba por el trasvase a CD de las imágenes, en el futuro "se socializarán esos contenidos de manera gratuita". El sistema on line permitirá ganar en "inmediatez y agilidad", ya que muchas de las peticiones que recibe la Fototeca de Kutxa proceden del extranjero o de personas que no pueden trasladarse a las instalaciones de la capital guipuzcoana. "Utilizar la Red es la mejor manera de socializar y compartir el patrimonio", aseguró Astigarraga."

Gipuzkoa 2.0 lantaldean gertutik jarraituko dugu Kutxa Fototekaren ekimen berri hau: Santo Tomasetako txistorrekin webgune eta eduki berriez gozatzeko aukera izango dugu:

"Así lo confirmó el responsable de la Fototeca, Mikel Astigarraga, que subrayó la importancia de esta iniciativa que será presentada oficialmente en torno al día de Santo Tomás. Fototeca Kutxa tiene en sus fondos cerca de 1.400.000 imágenes de diversos fotógrafos captadas entre finales del siglo XIX y la época actual."

1.400.000 argazki. Horien artean zer egongo den pentsatzeak...

 

 
Uhinbak. Gipuzkoa 2.0 dirulaguntzen emaitza praktikoa Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Blog - Ekimenak
GipuzkoaKultura-k idatzia   
Ostirala, 2011(e)ko urria(r)en 21-(e)an 00:00etan

2010. urtean Gipuzkoa 2.0 ekimenaren pean diruz lagundu ziren proiektuen artean, 2. eranskinekoak garapen teknologikoei bideraturik egon ziren.

Aurkezturiko proiektuen artean, FitBak enpresak garaturiko Uhinbak aplikazioa lagundu zen. Aplikazio honek euskaraz jarduten duten 12 irrati sakelekoan entzuteko aukera eskaintzen du. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren eta Berria Fundazioaren laguntza jaso zuen.

Euskara hutsean emitzen duten 12 irrati entzun ahal dira gaur egun. Honako hauek:

Uhinbak aplikazioak eskaintzen dituen zerbitzuak baliatzeko behar dena:

  • Sakeleko telefonoa: multimedia edukiak erreproduzitu eta interneten nabigatzeko prestatu dagoena (Android /iPhone)
  • Internet konexioa

Nola instalatu Uhinbak?

  • Apple App Store: Mac erabiltzen dutenek (iPhone, iPad edo ordenagailuan) eskuragarri dute app storean.
  • Android Market: bertan deskargatuz instalatu daiteke Uhinbak aplikazioa.
  • www.uhinbak.eu webgunean.

Aplikazioa Android Market gunean Android 2.2 eta 2.3 bertsioetarako eta iTunes gunean iPhone 3 eta 4 bertsioetarako lortu daiteke. Aldi berean, Uhinbak ekimenari dagokion fitxa hemen kontsultatu daiteke.

2010. urteko dirulaguntzen irizpideak eztabaidatzeko Auzolana prozesuan zehazten zen bezala,

"...Onuradunak dirulaguntza jaso eta urtebete barruko epean, garatutako tresna nahi bezala ustia dezake. Urtebeteko epea betetakoan, ordea, garatutako tresna edo aplikazioaren kodea (egongo balitz), Foru Aldundiak modu irekian Interneten jartzeko eskubidea beretzat gordeko du. "

Alegia, 2012ko irailera arte FitBak enpresak garaturiko aplikazioa nahi bezala ustiatzeko askatasuna du, aldiz, aplikazioa publikatu eta urtera GFAk iturburu kodea software aske gisa (GPL, NewBSD , EUPL ...) publikatzeko eskubidea beretzat gordetzen duela.

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL